
Donostiako Maratoi Erdiak 20 urte bete ditu, eta lasterketa presentziala ez ezik, birtuala ere antolatu dute. Apirilaren 10etik 18ra bitarte izango da, eta dagoeneko izena eman daiteke Maratoi Erdiaren webgunean, 6 euroren truke. Oinez edo korrika parte hartu daiteke, eta hiru distantzia daude aukeran: 5, 10 eta 21 kilometro.
Birtualaz gain, antolakuntzak urriaren 3an egin nahi du lasterketa ofizial eta presentziala. Ordea, osasun neurrien araberakoa izango da. Parte hartu nahi dutenek bi distantzia hautatu ditzakete: 21 kilometrokoa eta 10 kilometrokoa. Izena emateko aukera zabalik dago ere, baina, esan bezala, oraindik ez dago argi egin ahal izango den.