48 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian ostiraletik igandera
Intzidentzia metatua 220,41ekoa da gaur, eta nabarmen egin du behera asteburuan. Donostiako auzo bat ere ez dago ez dago eremu gorrian, eta osasun eremu guztietan egin du behera intzidentzia metatuak.
(Argazkia: Beñat Parra) Eusko Jaurlaritzak argitaratu dituen datuen arabera, 48 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian ostiraletik igandera: 18 kasu positibo ostiralean, 16 kasu larunbatean, eta 14, berriz, atzo. Intzidentzia metatua 220,41ekoa da gaur, eta nabarmen egin du behera asteburuan. Izan ere, ostiralean 292,23koa zen, eta ostegunean, berriz, 314,16koa. Azken asteetan hiriko intzidentzia metatuak beheranzko joera nabarmena du: gaur zortzi 373,92koa zen, eta aurreko astelehenean (otsailaren 8an) 560,88koa zen.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako erabakiaren ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Donostiako auzo bat ere ez dago ez dago eremu gorrian, eta osasun eremu guztietan egin du behera intzidentzia metatuak:
- Bidebieta: 472,16
- Intxaurrondo: 315,15
- Gros: 225,60
- Ondarreta: 213,45
- Amara Berri: 196,49
- Loiola: 191,15
- Altza-Roteta: 178,29
- Egia: 175,39
- Parte Zaharra: 122,90
- Amara-Erdialdea: 78,78
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 4
- Amara Berri: 4
- Gros: 3
- Egia: 1
- Altza-Roteta: 1
- Bidebieta: 1
- Parte Zaharra: 0
- Intxaurrondo: 0
- Loiola: 0
- Amara-Erdialdea: 0

