Groseko Hondarpe auzo elkartea auzolanaren bidez txukundu dute
Asteburuan auzolanerako deia zabaldu zuten Grosen, Hondarpe auzo elkartea txukundu eta “kide berriei lekua egiteko”. Deialdiak arrakasta izan zuen, eta hainbat kide joan ziren Hondarpe elkartea txukuntzera.
“Txukuntzeko beharra zegoen, lokala hankaz gora izan dugulako denbora tarte batean”, azaldu dute Hondarpekoek. Horren arrazoiak ere azaldu dituzte: “2020a urte berezia izan da, eta nahiko geldirik egon gara […], orain nabaritzen da jendeak berriz baduela lanerako gogoa. Horregatik, txukunketa sakona egitea erabaki dugu, jende berriari lekua egiteko”.
Era berean, nabarmendu dute auzo elkartea “erreferentzia bat” izaten ari dela auzoan eta hiriko hainbat eragileren artean, eta auzolanaren bitartez kide berriak ezagutu ahal izan dituztela azpimarratu dute.
Bideo bat ere osatu dute auzolaneko irudiekin eta Hondarpeko kideen azalpenekin: