Iztueta pasabideko elementu zentralak eraisten hasiko dira gaur
Gaur gauean ekingo diote Iztueta kaleko pasabidearen gaueko lanak egiteari. Lehenik trenaren katenaria lekuz aldatuko dute: zubitik zintzilik dago, eta behin-behineko euskarri batzuetara eramango dute. Lanak gauerdia eta 05:00ak artean egingo dituzte, trenen joan-etorria oso txikia delako. Bi astez arituko dira gauez lan hori egiten.
Obra zibileko zenbait lan egingo ere egingo dituzte, ADIFen zerbitzu berriak egokitzeko: zangak, kutxatilak, kanaletak eta hodiak instalatuko dituzte, zuntz optiko, seinaleztapen eta indarrezko lineak jartzeko. Lan horiek hiru astez egingo dituzte. Mandasko Dukearen eta Egiako galtzadaren aparkalekuetako bide-seinaleak ere margotuko dituzte gau batean.
Donostiako Udalak “barkamena eta ulermena” eskatu dizkie bizilagunei, lanek sor ditzaketen eragozpenengatik.
Otsailaren 1ean itxi zuten trafikoa behin-betiko Iztuetako pasabidean. Hiru aste hauetan egingo dituzten lanak amaitzean, “pilote pantailak” egingo dira eta trenbidearen azpiko bide berria egingo dute. Fase hori abuztura arte luzatuko da, udalaren arabera.