Parketarrak egitasmoa egingo dute berriro otsailaren 26tik aurrera
Parketarrak, Loiolako Erriberan. Urtxintxaren eta Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren arteko elkarlanean, Parketarrak egitasmoa auzoetako parkeetara itzuliko da otsailaren 26tik aurrera. Egitasmo honen helburua 3 eta 9 urte bitarteko umeek euskaraz jolastea da, eta horretarako baliabideak eta testuinguru egokia eskainiko dituzte. Bi talde ezberdinduko dituzte egitasmoan: 3 eta 6 urte bitarteko umeen taldea, Zabu Zibu, eta 6 eta 9 urte bitarteko haurrena, Txirrintxon.
Egitasmoaren bultzatzaileek adierazi dute bereziki garrantzitsua dela Zabu Zibu taldeko umeak gurasoekin egotea. Lehenik eta behin, gustorago egongo direlako gurasoen ondoan; bestalde, adin tarte horretako umeak dauden familietan transmisioa indartzen laguntzen duelako.
Astelehenetik ostiralera egingo dituzte, otsailaren 26an hasita, martxoaren 18ra arte. Argazki honetan ikusi dezakezue ordutegien taula:



