11 koronabirus kasu positibo atzeman dituzte Donostian
Intzidentzia metatua 168,87koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Osasun eremuei erreparatuta, soilik Bidebieta dago eremu laranjan, gainontzekoetako intzidentzia 300etik beherakoa da.
(Argazkia: Maite Reizabal) Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 11 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 168,87koa da, eta beheranzko joerak jarraitzen du. Hain zuzen, atzo 185,86koa zen, eta herenegun, berriz, 200,67ekoa. Hirian aste batzuk daramatza beheranzko joera nabarmenean. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako azken erabakien ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Bi osasun eremutan gora egin du intzidentzia metatuak: Egian eta Aieten. Hain zuzen, atzoko datuen arabera, 162,32koa eta 96,26koa zen hurrenez hurren, baina azken datuekin, 189,37koa da Egian eta 112, 31koa Aieten.
- Bidebieta: 319,13
- Intxaurrondo: 236,59
- Ondarreta: 202,94
- Egia: 189,37
- Gros: 168,85
- Altza-Roteta: 148,00
- Aiete: 112,31
- Loiola: 109,02
- Parte Zaharra: 108,38
- Amara Berri: 107,68
- Amara-Erdialdea: 66,10
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Egia: 4
- Aiete: 2
- Altza-Roteta: 1
- Amara Berri: 1
- Gros: 1
- Parte Zaharra: 1
- Ondarreta: 0
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0
- Amara-Erdialdea: 0


