12 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 159,55ekoa da, eta auzo guztietan egin du behera, Amara-Erdialdean izan ezik. Osasun-eremu horretan berdin mantendu da, eta hiriko datu baxuena du.
Intzidentzia metatuak gora egin du hamar osasun eremutan. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki) Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 12 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 159,55ekoa da, eta beheranzko joerak jarraitzen du. Hain zuzen, atzo 168,87koa zen, eta herenegun, berriz, 185,86koa. Hirian aste batzuk daramatza beheranzko joera nabarmenean. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Gainera, LABIk hartutako azken erabakien ondorioz, mugakide diren udalerrien artean mugikortasuna baimenduta dago jarduera sozio-ekonomikoak egiteko eta aire zabalean kirola egiteko. Donostiako bizilagunek ondorengo udalerrietara joateko baimena dute: Orio, Usurbil, Lasarte-Oria, Andoain, Zizurkil, Hernani, Astigarraga, Errenteria eta Pasaia.
Intzidentzia osasun eremuka
Osasun-eremu guztietan egin du behera intzidentzia metatuak, batean izan ezik: Amara-Erdialdean berdin mantendu da:
- Bidebieta: 263,63
- Intxaurrondo: 219,07
- Ondarreta: 199,56
- Egia: 175,84
- Gros: 158,72
- Altza-Roteta: 127,58
- Aiete: 104,28
- Amara Berri: 101,53
- Parte Zaharra: 101,16
- Loiola: 95,39
- Amara-Erdialdea: 66,10
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 3
- Amara Berri: 2
- Amara-Erdialdea: 1
- Gros: 1
- Egia: 1
- Aiete: 1
- Altza-Roteta: 0
- Parte Zaharra: 0
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0


