Idoia Asurmendi abeslariak 'Aulki jokoa' abestia plazaratu du
Gero eta ezagunagoa ari da bihurtzen Idoia Asurmendi abeslari aramaioarra. Donostian bizi da, Musikenen ikasketak egiten ari delako. Hainbat abestiren bertsioak egiten hasi du bere ibilbide musikala, eta Olatz Salvadorrekin batera abesten du Gelditu hor abestia, donostiarraren disko berrian. Orain lehenengo bideoklipa aurkeztu du aramaioarrak: Aulki jokoa du izena. IDOIA taldeak udaberrian aurkeztuko du Ilun eta abar proiektua, eta diskoaren aurrerapena da aurkeztu berri duen abestia. IDOIA taldea, Idoia Asurmendiz gain, Joanes Ederra (baxua), Karlos Aranzegui (bateria), Andoni Garcia (gitarrak) eta Nacho Soto (teklatuak) musikariek osatzen dute.
Aramaioarrak Matilda, La Basu eta Niña Coyote eta Chico Tornado musikariekin batera parte hartuko du martxoaren 7an Viktoria Eugenia antzokian egingo duten Gure ahotsak kontzertuan.
Duela gutxi ezagutu dugu, baina musikaren munduan ibilbide luze eta oparoa izango du ziur. Ez ahaztu bere izena: IDOIA.