'Hormigoiaren mafia' salatzeko pankarta bat jarri dute Donostiako Udaletxearen fatxadan
“Hormigoiaren mafia” salatzeko eta euskal errepublikaren beharra azpimarratzeko bota du pankarta erraldoia Ehun mugimenduak. Ekintza honekin egoera ikustarazteaz gain, Donostiako Udaleko hainbat alderdi jopuntuan jarri nahi izan dituzte, “78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar mafiosoaren adierazleak” izatea egotziz.
“Ez dugu bizi nahi denon ongizateari garrantzia eman beharrean gutxi batzuen poltsikoak betetzea lehenesten duen estatu batean. Espainian ez dago egoera hau konpontzeko aukerarik, ‘mafiakrazia’ Espainiaren esentzia baita”, adierazi du Ehun mugimenduak.