Mobilizazioak egingo dituzte zaintza sektoreko langileek martxoaren 4ko greba egunean
Zaintzaren sektore publiko baten alde, hirugarren greba eguna egingo dute martxoaren 4an. Azaroaren 17an eta urtarrilaren 26an ere greba egin zuten langileek, eta ostegun honetakoan mobilizazioak egingo dituzte goizean. ELA sindikatuaren ekitaldi nagusia 10:45ean egingo dute Gipuzkoa Plazan, eta 11:00etan manifestazioa abiatuko dute. Gipuzkoa plazatik Bulebarrera joango dira, eta handik Askatasunaren Hiribidera. Gero Gipuzkoa Plazara itzuliko dira manifestazioa amaitzeko, gainontzeko sindikatu eta eragileekin bilduz. LAB sindikatuak ere grebara deitu du egun horretan.