Ospitaletik atera da Iñaki Salvador, Madrilgo kontzertu batean osasun arazo bat izan ostean
Iñaki Salvador pianista donostiarra kontzertu bat ematen ari zen atzo Madrilen, Johann Sebastian Jazz jaialdian, eta amaitzeko gutxi geratzen zitzaionean epilepsia krisi bat izan zuen. Ospitalera eraman behar izan zuten musikaria, baina sare sozialetan adierazi du jada atera dela eta bihar Donostiara etorriko dela, nahiz eta proba mediku batzuk egin beharko dizkioten datozen egunetan: “Azterketeta batzuk egin beharko dizkidate baina, oraingoz, dena ondo, nekatuta baina pozik”.