Realak Real Madril garaitu du Zubietan
Hiru puntu garrantzitsu jaso dituzte Natalia Arroyoren jokalariek gaur eguerdian Zubietan. Marta Cardona Real Madrileko jokalariak ireki du markagailua, baina Sanni Franssi finladiarrak hamabi minutura berdindu egin du partida. Bigarren zatian, Nerea Eizagirrek aurretik jarri ditu txuri urdinak, eta Franssik 83. minutuan bere bigarren gola egin eta partida itxi du.
Emaitza honi esker, zazpigarren postuan egonkortu dira txuri urdinak. Hemeretzi partida jokatuta, 34 puntu ditu Realak, eta atzetik Sevilla du gertuen, hogei partidetan 28 puntu bilduta. Aurretik Tenerife dute txuri urdinek, partida bat gutxiago jokatuta 35 puntu baitituzte kanariarrek.
Hamabost partida ditu aurretik Realak, eta Txapeldunen Ligako aurreko fasera sailkatzea geroz eta gertuago du. Lehen sailkatua, Bartzelona oraingoz, zuzenean sailkatuko da Txapeldunen Ligara denboraldi amaieran, eta bigarren eta hirugarren postuek aurreko fasea jokatzeko txartela emango dute. Levante eta Madrilgo Atletiko daude postu hauetan; valentziarrek 44 puntu bildu dituzte hogei partidetan, eta madrildarrek 38 partida berdinekin.