Administrarientzako 63 lanpostuen deialdian izena emateko epea ireki dute
Donostiako Udaleko 63 administrari postu oposizio bidez eta txanda librean lortzeko izena eman daiteke, hilaren 30era bitarte. Parte hartzeko bi modu dauden arren, eskaerak elektronikoki aurkeztea gomendatu dute COVID-19ak eragindako murrizketengatik.
Elektronikoki, Hautaketa prozesuetan parte hartzea formularioa betez eman daiteke izena, udalaren webguneko Izapideak atalean. Horretarako, identifikatu egin behar da onartutako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistemaren baten bidez (ziurtagiri digitala, B@kQ, eta abar). B@kQ ziurtagiri digitala EAEko administrazioetako arreta bulegoetan lor daiteke. Donostian, Udalinfok bere bulegoetan bertan ematen ditu ziurtagiri horiek, eta ezinbestekoa da aurretik hitzordua eskatzea. Hilabete honetan, Arrokako bulegoak ziurtagiri horiek emateko bakarrik erabiliko dira. B@kQ ziurtagiria Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren arreta bulegoetan eta KZGuneetan ere ematen da.
Presentzialki ere eman daiteke izena, hitzordua eskatuta Udalinfoko hiru bulegoetako batean: Easo kalea 41, Morlanseko biribilgunea 1 eta San Martzial plaza 4 (Altza).