Bulebarreko kanpaldikoei kanpin dendak kendu dizkiete
Nadie Sin Hogar kolektibokoek salatu dutenez, udaltzainek Bulebarrean zituzten kanpin dendak kentzera behartu dituzte. Azaldu dutenez, “hezetasunarengatik” jarri zituzten kanpin dendak, baina udaltzainek kenduarazi dizkiete.
Igandean, otsailaren 28an, hasi zuten kanpaldia, etxebizitza eskubidearen alde. Gehienez 30 eguneko baimena dute, baina igandean adierazi zuten legeak etxebizitza eskubidea bermatu arte ez direla joango, eta luzapena eskatuko dutela.