Reala puntu baliotsu batekin itzuli da Madriletik
Portuk sartu zuen Realaren gola, buruz. (Argazkia: Reala) Normalean, Real Madrilen etxetik puntu batekin itzuli izana oso emaitza ona izango litzateke, baina Realak atzo horren hurbil izan zuen garaipena, berdinketak gutxiego dirudiela. Hala ere, puntua baliotsua da, laugarren postuarengatik borrokatzen jarraitzeko aukera ematen duelako.
Txuri-urdinak gogotsu atera ziren zelaira, eta lehenengo hogei minutuak oso parekoak izan ziren. Hortik aurrera, ordea, etxeko taldeak aurrerapauso bat eman zuen, eta gol aukera batzuk izan zituen. Realak ondo defendatu zuen, eta Zidanen mutilak ez ziren gai izan Remiroren atea gainditzeko.
Bigarren zatia ere pareko hasi zen, baina Reala lehenengoan baino zorrotzago eraso egiten hasi zen. Horrela, Portuk 54. minutuan ireki zuen markagailua. Monrealek erdiraketa bikain bat egin zuen ezker hegaletik, eta Portuk, taldeko txikienak, buruz gol ederra sartu zuen, Mendyri saltoan irabazi baitzion.
Hortik aurrera, madrildarrek izan zuten gehiago baloia, eta txuri-urdinak gero eta gehiago itxi ziren atzealdean. Alguacilek aldaketa defentsiboak egin zituen, eta Realak bere zelaian sartuta pasa zituen azken hamabost minutuak. Horrela, Viniciusek banakoa egin zuen 88. minutuan, zorte pixka batekin, atzelari txuri-urdin batean jo baitzuen baloiak, norabidea desbideratuz. Azkenean, 1-1 amaitu zen norgehiagoka.


