Udaltzaingoaren patruila bat harriekin eraso dutela salatu dute

Udaltzaingoa

Erne polizia sindikatuak salatu duenez, Donostiako udaltzainen patruila batek eraso bat pairatu zuen otsailaren 22ko gauean Parte Zaharrean, ustez etxebizitza batetik “tamaina handiko” harriak bota baitzizkieten.

Erneren salaketa publikoa oinarri hartuta, PPren udal taldeak erakunde adierazpen bat aurkeztu zuen udalean atzo, hilaren 1ean, eta talde guztiek babestu zuten EH Bilduk izan ezik. Oposizioko alderdiak azaldu du ez zutela adierazpena babestu ez dagoelako salaketa ofizialik.

Erakunde adierazpenaren sinatzaileek ustezko gertakariak eta udaltzainen aurkako edozein eraso gaitzetsi dituzte, eta agenteei babesa helarazi diete.

HITZAkide HITZAkide