Arquimaña arkitektura estudio donostiarra Veneziako Bienalean izango da
Arquimaña arkitektura estudio donostiarraren Openbike proiektua hautatu dute Veneziako Arkitektura Bienalean (maiatzaren 22tik azaroaren 21era) Espainiako Estatuko pabiloiko parte izateko.
Tokiko materialekin egindako bizikleta baten proiektua da Openbike, edozein lekutan tokian tokiko materialekin egin daitekeena, piezarik garraitu behar gabe: “Ez dugu materialik garraiatzen, informazioa baizik”, diote Arquimañako Iñaki Albisturrek eta Raquel Aresek sare sozialetako azalpenean. Euren hitzetan, zera da Openbike: “Hiri garraioari, fabrikazio banatuari, ezagutza partekatuari, komunitateari eta baliabideen erabilera arduratsuari buruzko manifestua da, eta edonoren eskura jartzen du kutsatzen ez duen garraiobide bat: bizikleta”.
Arquimaña estudioa duela 10 urte (gaur, martxoaren 3an, bete dituzte 10 urteak) sortu zuten Albisturrek eta Aresek. 2017an, Euskal Arkitektura Gaztearen Peña Ganchegui sarietako finalera heldu ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko Mugak Arkitektura Bienalaren barruan.