Barrexerkak 'Ez etorri!' antzezlana estreinatuko du Gazteszenan
Euskal Herriko hainbat herritan antzeztu ondoren, Barrexerka umorezko antzerki talde donostiarra hirira itzuliko da martxoko azken asteburuan, ikuskizun berri batekin: Ez etorri!. Bakarrizketez, esketxez eta antzerki eszenez osatutako emanaldi berriaren estreinaldia Egia Kultur Etxeko Gazteszena aretoan izango da, hilaren 27an eta 28an, 19:00etan.
“Gaztefobia, seriotasun kronikoa edo bihotzeko arazoak badituzu, Ez etorri!”, diote Barrexerkakoek ikuskizunaren sinopsian. Sarrerek 4,5 eta 5 euro arteko prezioa dute, eta Donostia Kulturaren webgunean daude eskuragarri.