9 koronabirus kasu positibo Donostian
Intzidentzia metatua 100,88koa da, eta behera egiten jarraitzen du. Bederatzi osasun-eremutan egin du behera intzidentzia metatuak; Aieten gora egin du.
Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri dituen datuen arabera, 9 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 100,88koa da gaur, eta behera egiten jarraitzen du. Izan ere, atzo intzidentzia metatua 116,23koa zen, eta herenegun, berriz, 121,17koa. Hirian aste batzuk daramatza behera nabarmen egiten. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.
Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.
Joan den astean 100 urtetik gorako pertsonek jaso zuten txertoa, eta gaur 90 urtetik gorakoekin hasiko dira Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin dio aste honetan, Illunbeko zezen plazan abiatu duen probaldi fasearekin. Hezkuntza arloko 55 urtetik beherako langileak –irakasleak eta jangeletako langileak– txertatzen ari dira Illunben, Astra Zeneca txertoarekin. Era berean, Sagarduik nabarmendu du balitekeela Donostialdeko ESI-aren irizpideen arabera hautatutako beste kolektibo batzuk ere Illunben txertatzea.
Intzidentzia osasun eremuka
Bederatzi osasun-eremutan egin du behera intzidentzia metatuak. Aieten gora egin du, eta Parte Zaharrean berdin mantendu da:
- Bidebieta: 152,63
- Egia: 148,79
- Parte Zaharra: 130,06
- Aiete: 128,35
- Ondarreta: 115,00
- Intxaurrondo: 87,63
- Altza-Roteta: 71,45
- Amara Berri: 67,69
- Gros: 64,16
- Amara-Erdialdea: 44,07
- Loiola: 40,88
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
- Ondarreta: 4
- Aiete: 2
- Gros: 1
- Egia: 1
- Altza-Roteta: 1
- Amara-Erdialdea: 0
- Amara Berri: 0
- Parte Zaharra: 0
- Intxaurrondo: 0
- Bidebieta: 0
- Loiola: 0