Donostialdea Bizikletan izen berria garaipen batekin estreinatu dute
Denboraldia beste izen batekin hasi du Donostiako txirrindularitza talde bakarrak. Donosti Berri izatetik Donostialdea Bizikletan izatera pasa dira. Izen berria behar bezala estreinatu zuten pasa den igandean, kadete mailako Zuatzuko lasterketan. Aimar Alarcia gazteak irabazi zuen erlojuaren kontrako lasterketa.