"Gogoa, osasuna eta jendearen interesa dugun bitartean jarraituko dugu"
Duela 50 urte sortu zuen Txotxongillo taldea Manolo Gomez senarrarekin batera. IRUTXULOKO HITZAk Genua donostiarra eta bere bi lagun elkarrizketatu ditu.
Jakintza ikastolako jaialdi batean igo ziren oholtzara estreinakoz lehen txotxongilo euskaldunak; ikastolaren ondora ekarri du Genua IRUTXULOKO HITZAk. 50 urteko ibilbidearen errepasoa egin du Genuak elkarrizketan, eta “gogoa, osasuna eta jendearen interesa” duten bitartean, txotxongiloek euskal haurrak alaitzen jarraituko dutela argi dauka.
50. urteurrena ospatzeko, Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamina obra taularatuko dute bihar arratsaldean Loiola Kultur Etxean. Lan hori 1978an estreinatu zuten Donostiako Antzoki Zaharrean, eta Genuaren arabera “modan jarraitzen du”. Ingurumena zaintzeari eta besteekiko errespetuari buruzkoa da, besteak beste.
Txotxongillo taldeak 50 urte bete dituen honetan, Genua donostiarra eta bere bi lagun elkarrizketatu ditugu: