500 urteko historia, egun batean birrinduta
Erbetegi etxearen hondarrak. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Euskal Herriko historia baserrien bidez kontatu daiteke. Horregatik, garrantzitsua da halakoak babestea, beste garai bateko Euskal Herriaren arrastoak direlako. Donostian, ordea, daukagun ondare arkitektoniko urriarekin bukatzen ari gara: egun batetik bestera, bizilagunak botatzen dituzte, eta mende askoan zutik egon diren etxeak hondar bihurtzen dira. Duela hilabete batzuk Txanpuene izan zen, eta orain Erbetegi izan da, 500 urtetik gorako Martuteneko etxea, Donostiako zaharrenetarikoa. Zein izango da hurrengoa?


