Bulebarreko kanpaldikoei kanpin dendak kendu dizkiete berriro
![Bulebarreko kioskoa, gaur eguerdian. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/03/kioskoa.jpg)
Etxebizitza eskubidea defendatzeko Bulebarrean kanpaldi mugagabea egiten ari dira hainbat etxegabe, eta atzo Udaltzaingoak kanpin dendak kendu izana salatu dute. Asteartean hasi zuten kanpaldia, eta egun horretan ere bertatik kanpin dendak kendu zizkieten udaltzainek. Espainiako Estatu mailako Nadie Sin Hogar (Inor Ez Etxerik Gabe) kolektiboak antolatu du kanpaldia, kalean bizi diren pertsonen egoera ikustarazteko eta Espainiako Estatuan negoziatzen ari diren Etxebizitza Eskubidearen Legean esku hartzea eskatzeko.
Nadie Sin Hogar kolektiboaren arabera, Udaltzaingoaren jokabidea “Herritarren Segurtasun Legean eta Konstituzioan ezarritakoaren aurkakoa da, manifestazio baketsua egiteko eskubideari dagokionez”.