Emakumeak kalera atera dira, Lilatoia egitera
![Emakumeen Etxeko batukadak egindako ekitaldia. (Argazkia: Mikel Elkoroberezibar Beloki)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/03/dsc_0660-1.jpg)
Aurten Lilatoia desberdina izaten ari da. Izan ere, emakume bakoitzak bere kabuz egin beharko du, aplikazio baten bidez denbora erregistratuta. Horrela ere, 5.000 emakumek baino gehiagok jantzi dute dortsala, eta Donostiako kaleak zeharkatzen ari dira: balorazio “oso positiboa” egin du Edurne Martinez de Trebiño Donostiako Atletikoko komunikazio arduradunak. Parte-hartzaileek dortsala soinean jarri eta lasterketako bost kilometroak euren kabuz egiten ari dira asteburuan, nahi duten ibilbidea jarraituz. RockTheSport Virtual aplikazioaren bidez, Lilatoiko antolatzaileek entrenamenduak proposatu dizkiete emakumeei, eta, lasterketa egiten duten egunean, aplikazioak automatikoki erregistratuko du bakoitzaren denbora. Aurten, korrika, patinetan eta esku bizikletan egiteko ohiko aukerez gain, oinez egiteko aukera ere jarri dute.
Gainera, eguerdian Emakumeen Etxeko batukadak ekitaldi sinbolikoa egin du udaletxeko terrazan. Edurne Martinez de Trebiñok horrela azaldu du: “Urtero protagonismoa izaten dute Kursaaleanm inplikazioa handia dute, eta iruditzen zaigu Donostiako feministek Lilatoieko festan egon behar dutela, eta keinu txiki bat da beraientzat”.
Aurtengo Lilatoiari buruzko erreportajea argitaratu dugu aste honetako astekarian.
Batukada feministaren ekitaldia eta Lilatoian parte hartzen ari den neska kuadrilla baten testigantza bideo batean bildu ditugu: