Haritz Galarraga pilotu donostiarra Goya sarien galan oroitu zuten
![Haritz Galarragaren omenaldia, Goya sarien galan. (Argazkia: Premios Goya)](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/03/haritz-galarraga.jpg)
Atzo gauean izan zen Goya sarien gala, eta sariak emateaz gain, azken urtean hil diren zinemaren munduko pertsonak oroitu zituzten, eta horietako bat donostiarra zen: Haritz Galarraga Gortazar. Pilotu donostiarrak Helitrans Pyrinees sortu zuen, eta helikopteroak gidatzen zituen. Bere espezialitatea pisu handiko egiturak garraiatzea zen: bera izan zen Santa Klara uhartean Cristina Iglesias artista egiten ari den eskultura egiteko garabia garraiatu zuena. Bere espezialitateari esker, zinemaren munduan lan egitea ere egokitu zitzaion, eta horregatik omendu zuten atzo gaueko galan.
Pasa den uztailean zendu zen helikoptero istripu batean.