Morlanseko feministek bideo bat egin dute martxoaren 8aren harira
Morlanseko feministek auzoko emakumeen errealitate batzuk jasotzen dituen bideoa egin dute, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira. Auzoko feminista askok elkarlanean egin dute bideoa, eta auzoko emakumeen errealitate batzuk azaltzeaz gain, martxoaren 8ko mobilizazio eta salaketekin bat egin dute. Batetik, 17:15ean Leire plazan elkarteko deia egin dute, Gure gorputza, gure erabakia lelopean sare morea osatzeko Askabide klinikaren aurrean. Bestetik, 18:00etan Leire plazan elkartuko dira Donostiako Asanblada Feministak antolatutako manifestaziora elkarrekin joateko.