Nicolas Alustizak irabazi du Zumy txirrindularitza lasterketa
Nicolas Alustiza, helmugara iristen. (Argazkia: Gipuzkoako Txirrindularitza Federazioa) LVIII. Zumy-Egia saria gazte mailako txirrindularitza lasterketaren garailea Nicolas Alustiza izan da, Bellota-Goierri taldekoa. Bi ordu eta hiru minutuko marka egin du. Bizpahiru minutu beranduago heldu dira gainerako txirrindulariak. Bosgarren postuan geratu da Yago Agirre donostiarra, Donostialdea Bizikletan taldekoa.


