Gutxinaka desagertzen ari da Iztueta kaleko pasabidea
Aurrera doaz Iztueta pasabidea eraberritzeko lanak, eta pasabide zaharra eraisten ari dira orain. Otsailaren lehen egunean itxi zuten behin betiko Iztueta pasabideko trafikoa, eta eraiste lanekin hasi ziren. Lehenengo Egiatik Groserako zentzuan hasi ziren kentzen zubiko asfaltoa eta gainontzeko elementuak, pasabidearen egitura ‘biluztuz’. Horren ostean, egitura eraisten hasi ziren, eta zubiaren azpitik trena pasatzen den puntura arte bota zuten. Orain zubiaren gainontzeko zatiaren asfaltoa ari dira kentzen.