Txuri Urdinek Ligako finala jokatuko du
Txuri Urdineko neskek helburua lortu dute, eta finalerako sailkatu dira; mutilek, aldiz, hurrengo neurketak irabazi beharko dituzte. Bestalde, Ibaeta Basketek ez du Kopan aurrera egitea lortu.
Izotz hockeytik heldu dira asteburuko albisterik onenak Donostiako taldeentzat, Txuri Urdineko neskek Puigcerda garaitu baitute asteburuan jokatutako finalerdietako play-offetan, eta Ligako finalerako sailkatu dira. Gainera, argi gailendu ziren donostiarrak, emaitza orokorra 3-0ekoa izan baitzen. Mutilek ere Puigcerdaren aurka jokatu zituzten finalerdietako play-offak, baina 4-5 galdu zuten, eta hurrengo norgehiagokak irabazi beharko dituzte finalerako sailkatzeko. Belar hockeyari dagokionez, Realak azkenaldiko sentsazio onak berretsi zituen, eta 3-2 gailendu zen Junior taldearen aurka.
Saskibaloian, Kopan aurrera egiteko aukera zuen Ibaeta Basketek, baina aurkaria ez zen erraza, eta 74-58 galdu zuten Valentziaren aurka. Gipuzkoa Basket ere porrotarekin itzuli zen Madrildik, Fuenlabradren aurka 78-74 galdu ostean.
Futbolean, asteburu bikaina izan da Realaren bi taldeentzat, neskek 2-0 irabazi baitzioten Deportivori eta mutilek 1-0 Levanteri. Adierazgarria da mutilen norgehiagokaren markagailu estua, Levanteren gainetik pasa baitziren, eta sekulako jipoia jaso ahal izan zuten valentziarrek.
Eskubaloian, Bera Berak garaipenaren bidetik jarraitzen du, eta garaipenarekin itzuli zen Valladolidetik: 27-29 irabazi zuen.
Bestalde, arraunean, Donostiarrako neskek Euskadiko distantzia luzeko txapeldunak izan dira, 15:41,48 minutuko denbora eginda.
SASKIBALOIA
Emakumezkoen Kopa, final-laurdenak
Valentzia 74 – Ibaeta Basket 58
ACB liga, 25. jardunaldia
Fuenlabrada 78 – Gipuzkoa Basket 74
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen ligako play-offen finalerdiak
Txuri Urdin – Puigcerda: 1-0; 2-0; 0-0
Gizonezkoen ligako play-offen finalerdiak
Txuri Urdin 4 – Puigcerda 5
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 15. jardunaldia
Reala 3 – Junior 2
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila, 14. jardunaldia
Valladolid 27 – Bera Bera 29
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 21. jardunaldia
Reala 2 – Deportivo 0
Gizonezkoen lehen maila, 26. jardunaldia
Reala 1 – Levante 0