Egiako Alaialde eremuan haur eta helduentzako parke bat jarriko dute
Donostiako Udalak Egiako Alaialde eremuan parke bat eraikitzeko proiektua onartu du. Leku horretan bizi diren haur, heldu eta adinekoentzako egonleku misto bat egokituko dute. Era berean, kaleen arteko lotura hobetu eta espazio publikoa birdiseinatuko dute. Udalak sustaturiko Partaidetza Aurrekontuen prozesutik sortutako proiektu da.
Asmatu SLPk idatzitako proiektuaren bidez, 102.894 euroko aurrekontua duena, Alaialde Etxealdea kalearen amaieran dagoen espazio libre publiko txikia diseinatu da. Espazio publiko inklusiboa proposatzen da, haurrentzat, helduentzat eta adinekoentzat elementu eta jolasekin. Gaur egun, hainbat norabidetan malda handiak dituen igarobidea da, eta aisialdirako erabilerarik ez duten berdegune txikiak ditu. Proposamen hau lursailaren geometrian oinarritzen da, perimetroan zehar ibilbide irisgarriagoa eta erdialdeko eremu laua sortu ahal izateko.
Eremuan helduentzako jarduera ekipamenduak eta haur jolasak nahastuko dira, guztiek espazio berean bizitzeko aukera izan dezaten. Helduentzako jolasak linealki jarriko dira alboetako batean, eta haurrentzako gunea, berriz, erdiko espazioan.