Eneko Goia ez da Kopako finalera joango
Apirilaren 3an jokatuko da Realaren eta Athleticen arteko Espainiako Kopako finala, eta hainbat agintarik adierazi dute ez direla joango. Donostiako alkate Eneko Goia ere ez da Sevillara joango. “Ez, ez da tokatzen. Pena ematen dit, ez dut ukatuko, baina gainontzeko zaleen antzera etxetik ikusiko dut”, adierazi du.
Talde txuri-urdinak irabaziko balu, Goiak aitortu du gaiaz hitz egin dutela. Ordea, ez dute ezer berezirik prestatuko. “Espero dut apirilaren 3an zerbait ospatzeko arrazoiak izatea, baina etxean geratuta. Bizi dugun egoerak ez du ahalbidetzen nahiko genukeena, eta arduraz jokatzea dagokigu”, azaldu du Goiak.