Kopako finalerako elastika aurkeztu du Realak
Elastika berria aurkeztu du Realak. (Argazkia: Reala) 2019/2020 denboraldiko Kopako finalerako elastika berezia egin du Realak. Zenbakiak, izenak eta bestelako apaingarriak urre kolorekoak dira elastika berri honetan, eta zutabe urdinetan Kopako finalera iristeko partiden emaitzak daude zuriz idatzita.
Finala apirilaren 3an jokatuko da Sevillako La Cartuja zelaiean, 21:30ean, eta ordezkari publikoek adierazi dute ez direla partida ikustera joango: “Publikorik egongo ez bada, gu ere ez gara joango”, adierazi du Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak.


