Udalak eta ostalariek elkarrizketa mahaia osatu dute
Donostiako Udalak eta Gipuzkoako Ostalaritza elkarteak elkarrizketa mahai bat osatu dute, “COVID-19aren pandemiak eragindako krisiaren luzapenaren ondorioz, sektoreari laguntzeko eta babesteko neurriak zehazteko azterketa eta proposamen prozesu bat hasteko”, udalekoek azaldu dutenez. Mahaia udal arduradunek eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko ordezkariek osatuko dute, eta helburua “sektorearen egoera eta eskariak aztertzea da, baita Udalak ostalaritza-establezimenduak jasaten ari diren eta jarduerari eragiten dion krisi luzea arintzeko har ditzakeen neurriak aztertzea ere”.
Ostalariei zergak gutxitzea adostu zuen udalbatzak otsailean.