14 koronabirus kasu positibo Donostian

Intzidentzia metatua 82,79koa da gaur, eta behera egiten jarraitzen du. Hiru osasun-eremutan egin du gora intzidentzia metatuak: Amara-Erdialdean, Amara Berrin, eta Grosen.

Intzidentzia metatuak gora egin du osasun eremu guztietan. (Argazkia: Beñat Parra) (Argazkia: Beñat Parra)

Eusko Jaurlaritzaren datuen arabera, 14 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Donostian atzo. Horrela, intzidentzia metatua 82,79koa da gaur, eta behera egiten jarraitzen du. Izan ere, intzidentzia metatua 83,89koa zen atzo, eta astelehenean, berriz, 86,63koa. Hirian aste batzuk daramatza beheranzko joerarekin. Otsaila gune gorrian murgilduta hasi zuen Donostiak, eta orain eremu horian dago.

Intzidentzia metatuak proportzio bat neurtzen du; alegia, zenbat pertsona gaixotu diren azkeneko hamalau egunetan zati zenbat pertsona osasuntsu zeuden periodo horren hasieran; ondorioz, birusaren kutsatze abiadura erakusten du. Jaurlaritzaren irizpideen arabera, kopuru hori 500dik gorakoa denean, leku hori gune gorria dela esan nahi du, alegia, kutsatze maila altua dela leku horretan.

Txertaketa prozesuari dagokionez, 80 urtetik gorako pertsonak eta hezkuntzako langileak COVID-19aren aurka txertatzen hasiko dira aste honetan Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Gainera, 55 urte baino gutxiagoko pertsonen kasuan, hainbat kolektibo hasiko dira txertatzen aste honetan. Duela bi aste 100 urtetik gorako pertsonek jaso zuten txertoa, eta joan den astean 90 urtetik gorakoekin hasi ziren Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban. Gainera, Osakidetzak espazio handietako txertaketa prozesuari ekin zion aurreko astean, Illunbeko zezen plazan abiatu zuen probaldi fasearekin. Hezkuntza arloko 55 urtetik beherako langileak –irakasleak eta jangeletako langileak– txertatzen ari dira Illunben, Astra Zeneca txertoarekin.

Herrien konfinamendu perimetrala bertan behera uztea erabaki du LABIk, eta atzotik aurrera Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.

Intzidentzia osasun eremuka

Hiru osasun-eremutan egin du gora intzidentzia metatuak: Amara-Erdialdean, Amara Berrin, eta Grosen. Aieten, Parte Zaharrean eta Loiolan berdin mantendu da, eta gainerako osasun-eremuetan behera egin du:

  • Aiete: 128,35
  • Egia: 121,74
  • Altza-Roteta: 86,76
  • Bidebieta: 83,25
  • Parte Zaharra: 79,48
  • Amara-Erdialdea: 66,10
  • Ondarreta: 64,27
  • Amara Berri: 61,53
  • Intxaurrondo: 61,34
  • Gros: 64,16
  • Loiola: 0,00

Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:

  • Ondarreta: 4
  • Gros: 3
  • Amara Berri: 2
  • Altza-Roteta: 2
  • Amara-Erdialdea: 1
  • Intxaurrondo: 1
  • Aiete: 1
  • Egia: 0
  • Bidebieta: 0
  • Parte Zaharra: 0
  • Loiola: 0
HITZAkide HITZAkide