Maria Dolores Goia ikastolen bultzatzaileetako bat izandakoa omendu dute Intxaurrondon
Ekialdeko Barrutiko berdintasun lantaldearen ekimenez, Maria Dolores Goiari omenaldia egin diote Intxaurrondon, haren izena daraman plazan. Barrutiko berdintasun taldeko kideak eta Donostiako Udaleko Berdintasun zinegotzi Ane Oiarbide izan dira ekitaldian, baita Maria Dolores Goiaren Miren alaba ere. Hain zuzen, lore sorta bat eman diote Goiaren alabari. Oiarbidek nabarmendu du “emakume izena duten hiriko kaleak eta espazio publikoak oraindik gutxi” direla.
Euskararen sustapenean garrantzia handia izan zuen Goiak, ikastolen bultzatzaileetako bat izan baitzen. Euskararekin konpromiso handia zuen, 36ko gerran erbestean izan ondoren, itzuli zenean, 1940an, modu klandestinoan euskara irakasten aritu baitzen. Besteak beste, bere etxean ematen zituen klase horiek.
Udalak Goiaren omenezko plaka bat jarri zuen duela aste batzuk aipatu plazan, emakumeek Donostiaren alde egindakoa aitortzeko kanpaina baten barruan. Hain justu, Guztira, sei plaka jarri zituzten Intxaurrondoren, Altzaren eta Bidebietaren artean: Joana Albreten, Alice Gordon Gulicken, Maria Dolores Goiaren, Carmen Burgos Colombineren, Ignazia Zabalo Nornahi-ren eta batelarien omenezkoak.