Itxaro Borda, Bigara eta Luis Garcia Montero izango dira Poesialdiaren gonbidatuak

Itxaro_Borda Itxaro Borda idazlea. (Argazkia: Bertsozale elkartea)

Hilaren 22tik 26ra egingo dute III. Poesialdia, Donostiako Poesiaren Astea. Aurten ere Donostia Kulturak bat egin du olerkiaren irakurketa, idazketa eta argitalpenerako ekimenak sustatzeko UNESCOk 1999an izendatu zuen Poesiaren Nazioarteko Egunaren –martxoak 21– ospakizunarekin.

Aurtengo gonbidatuak Itxaro Borda, Bigara –Amorante eta Okene Abregorekin batera– eta Luis Garcia Montero izango dira. Gainera, hilaren 25ean jakinaraziko dute nork irabazi duen IV. Donostia Kultura Poesia Saria. Ekitaldiak Ernest Lluch Kultur Etxea, Victoria Eugenia Club eta Liburutegi Nagusian (San Jeronimo) izango dira.

Martxoak 22. Itxaro Borda: Hitzen abaroan

  • Elkarrizketatzailea: Iratxe Retolaza. Ernest Lluch Kultur Etxea (Areto Nagusia). 19:00. Euskaraz.
  • Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena amarakulturetxea@donostia.eus e-postara idatziz. Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 15etik aurrera jasotako eskaerak.

Martxoak 23. Ulu, ala, ele, Abere ba

  • Bigara (Itziar Aranburu & Jon Ander Garcia), Amorante, Okene Abrego. Victoria Eugenia Club. 19:00. Euskaraz. 23ko aforoa beteta dago eta bigarren emanaldi bat egingo da 26, ostiralean.
  • Martxoaren 26ko ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postara idatziz.

Martxoak 24. Luis Garcia Montero: Los versos libres

  • Elkarrizketatzailea: Itziar Minguez. Ernest Lluch Kultur Etxea (Areto Nagusia). 19:00. Gazteleraz.
  • Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena amarakulturetxea@donostia.eus e-postara idatziz. Soilik hartuko dira kontuan martxoaren 15etik aurrera jasotako eskaerak.

Martxoak 25. IV. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren sari banaketa

  • Liburutegi Nagusia (San Jeronimo). 11:00 Euskaraz.
  • Ekitaldirako sarrera gonbidapen bitartez da; lortzeko aldez aurretik eman behar da izena donostiakoliburutegiak@donostia.eus e-postaren bidez. Laguntzailea: Balea Zuria argitaletxea.
HITZAkide HITZAkide