Loiolako zeharbideko lanak aurrera doaz

Iazko uztailean hasi zituzten Loiolako zeharbidea bulebarrean bihurtzeko lanak. Donostiako Udalak obrak hiru fase izango dituela adierazi zuen orduan, eta, une honetan, bigarrena egiten ari dira. Udazkenerako lanak bukatzea aurreikusten du udalak.
Loiolako Erriberako biribilgunetik Topoko geltokira doan zeharbidearen zatian espaloi zabala jarri dute, eta errepidea egokitzen ari dira. Topo geltokitik aurrerako zatian, berriz, lurrak mugitzen ari dira.
Hiru bide
Bulebar berriak hiru bide izango ditu; bi Loiolako Erriberako norabidean, eta bakarra, Txomiñeneko norabidean. Mendebaldean bidegorria izango du, eta zuzeneko bidea egingo du Urdinzuko zubia bitarte. Aldi berean, zeharbidearen mendebaldeak igogailua izango du, eta Ariztigaiña kalearekin izango du lotura.
Txikiagoa izango da ibilgailuentzako gunea, eta beraz, oinezkoek eremu zabalagoa izango dute. Ardatz berria izango du zeharbide berrituak. Hau da, gune zabalak eta lorategiak. Era berean, egungo Euskotren geltokiaren aurreko plazarekin lotura izango du. Plazan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da. Hala nola, azokak, jokoak eta kontzertuak.
Lur gaineko 86 aparkaleku sortuko dituzte. Horietako 50 Loiolako Erriberako biribilgunearen eta tren geltokiaren artean egongo dira. Gainerako 36 aparkalekuak, aldiz, Jauregiberri bide berrituak. Horrez gain, garaje eta zamalanak sartzeko bidean beste 37 aparkaleku jartzea aurreikusten du proiektuak. Auzotarrek gauean ibilgailua aparkatu ahal izango lukete aipaturiko gunean.