Sara Zozayak 'Rosa' abestia aurkeztu du RO taldearekin batera

Donostiako Sara Zozaya abeslariaren eta Azkoitiko RO bandaren lankidetzaren emaitza da Rosa singlea eta bideoklipa. (I) lan laburrak izandako harrera onaren ondoren, donostiarrak sormenaren bidetik jarraitzen du. Errugabetasunaren galeraz eta heldutasunerako urratsaz hitz egiten du kantuak.
Haritz Harreguyk egin du grabazioa, eta Victor Garcia ekoizlea arduratu da masterizazioaz. Bideoklipa, berriz, Arnau Padillak zuzendu du, Tabakaleraren zein Kutxa Kultur-en laguntzarekin.