Ostalariek hamar minutuko lanuztea egin dute, sektorearen egoera salatzeko
Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideak, hamar minutuko lanuztean. (Argazkia: Gipuzkoako Ostalariza Elkartea) Pandemiaren aurkako neurriak direla eta, ostalariek hainbat aldiz itxi behar izan dituzte establezimenduetako ateak azken hilabeteotan, baina gaur euren kabuz itxi dituzte, hamar minutuz. Izan ere, Madrilen egin duten mobilizazio batekin bat eginez, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak ostalariak hamar minutuko lanuztea egitera deitu dituzte, sektorearen egoera salatzeko. Hala egin dute Donostiako hainbat ostalarik, 12:00etatik 12:10era.
Salatu dute sektoreak urtebete daramala neurri murritzaileak jasaten, eta laguntza zuzenak behar dituztela aldarrikatu dute, hilabeteotan egin dituzten mobilizazio guztietan egin duten moduan. Bestalde, udako denboraldira begira, osasun pasaporteekin neurriak malgutzeko eskatu dute, baita zerbitzariak txertaketa kanpainan sartzeko ere.


