Pillotegi bidean zeuden hondakinak kendu egin dituzte
Ibaetako Pillotegi bideko aparkalekuan obra bateko hondakinak zeuden duela gutxi arte, eta Eguzki Erakunde Ekologistak salatu zuen legez kanpo zeudela hor utzita. Ekologistek otsailaren 21ean eman zioten arazoaren berri Donostiako Udalari, eta hondakinak kendu egin dituzte dagoeneko.
“Ez dakigu aurretik beste norbaitek abisua pasa ote zuen, baina kontua da oraingo honetan udala eraginkorra izan dela, eta hondakinak desagertu egin direla”, azaldu du Eguzkik. Hala ere, deitoratu du horrelako gauzak gertatzen jarraitzea: “Penagarria da legez kanpoko hondakin biltegiak eguneroko ogi izatea”.