San Rokeko eskailera mekanikoak garbituko dituzte
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, bihar Amarako San Roke kaleko eskailera mekanikoak garbituko dituzte. Era berean, armairu elektrikoetako ateetan dauden pintaketak ere ezabatuko dituzte. Mantentze lan horiek egun osoan zehar egingo dituzte.
Eskaileren funtzionamendua etengo dute momentu jakin batzuetan. Ez dute eskaileren zerbitzua osorik geldituko, baizik eta zatika joango dira gelditzen eta garbiketa lanak egiten. Egun osoan ariko direla adierazi du udalak.