Txuri Urdin ligarik gabe gelditu da
Asteburu gogorra izan da Donostiako taldeentzat, Realeko futbol taldeko neskek eta belar hockey taldeak soilik eskuratu baitute punturen bat, gainontzekoek galdu egin dute.
Txuri Urdineko neskek Majadahondaren aurka jokatu zuten finalerdietan, baina ezin izan zuten finalera pasa. (Argazkia: Txuri Urdin) Txuri Urdineko neskak ligako finaleko lehenengo partida Majadahondaren aurka galtzetik zetozen, eta asteburu honetakoa irabaztera behartuta zeuden, hirugarren norgehiagoka jokatu ahal izateko. Ordea, donostiarrek ezin izan zituzten madrildarrak garaitu, eta 6-1 galdu zuten, azpitxapeldun geratuz. Txuri Urdineko mutilak ere Puigcerdaren aurka irabaztera behartuta zeuden euren ligako finalerdietako bigarren partidan, baina finalaren atarian gelditu ziren, 5-3 galduta.
Futbolean, Realeko neskek neurketa bizia jokatu zuten Sevillaren aurka, eta puntu bat eskuratu zuten: 2-2 gelditu ziren. Mutilek, aldiz, partida eskasa jokatu zuten Bartzelonaren aurka, eta ez ziren gai izan katalanen jokaldiak gelditzeko: 1-6 galdu zuten.
Saskibaloian, bi taldeek galdu egin zuten, eta ezin izan zuten punturik ekarri Donostiara. Hain zuzen, Ibaeta Basketek 71-76 galdu zuen Ciudad de la Lagunaren kontra, eta Gipuzkoa Basketek 90-81 galdu zuten Kanaria Handiaren aurka.
Azkenik, belar hockeyan, Realak 0-0 berdindu zuen Terrassaren kontra, oso norgehiagoka parekatua jokatu ondoren.
FUTBOLA
Emakumezkoen Lehen Maila, 22. jardunaldia:
Reala 2 – Sevilla 2
Gizonezkoen Lehen Maila, 28. jardunaldia:
Reala 1 – Bartzelona 6
SASKIBALOIA
Emakumezkoen Lehen Maila, 28. jardunaldia:
Ibaeta Basket 71 – Ciudad de la Laguna 76
Gizonezkoen Lehen Maila, 26. jardunaldia:
Kanaria Handia 90 – Gipuzkoa Basket 81
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko Maila, 16. jardunaldia:
Terrassa 0 – Reala 0
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Hockey Liga, playoffetako finala:
Majadahonda 6 – Txuri Urdin 1
Gizonezkoen Hockey Liga, playoffetako semifinala:
Puigcerda 5 – Txuri Urdin 3


