Altzako kiroldegi berriaren kanpoko igerilekuen proiektua onartu dute
Donostiako Udalak onartu du Altzako kiroldegi berriaren kanpoko igerilekuak egiteko kontratazio espedientea. Obra horiek 2.293.201 euroko aurrekontua dute, eta zortzi hilabeteko epean bukatu beharko dituzte. Bi aste barrurako tramitazioa abian jartzea aurreikusten du udalak.
Kanpoko igerilekuak eraikinetik urrunago kokatuko dituzte, solariumaren erabiltzaileek hegoalderantz izango dutena. Igerilekua diametro desberdineko bi gune zirkularretan banatu da, eta sakonera txikiagoa eman zaio diametro txikienekoari. Gainera, eskailera bat eta arrapala bat jarri dira, haur txikiak eta adinekoak errazago sartzeko.
Horrez gain, kanpoko igerilekuko hondartzen esparrua eta solariuma baranda batzuen bidez bereiziko dira. Esparru horretara sartzeko funtzionamendu automatikoko dutxak dituzten hiru sarrera erabiliko dira. Ur jolastokiak igerilekuko hondartzen ondoan kokatuko dira.