Astiñeneko zubia gurutzatzeko espaloia arriskutsua dela salatu du Egia Bizirik auzo elkarteak
Egia eta Loiola lotzen dituen Astiñeneko zubiaren espaloietako bat itxita dago egiten ari diren lanengatik. Ondorioz, zubia pasatzeko espaloi bakarra dago, bi noranzkoetan. Horrek segurtasun arazoak sortzen dituela dio Egia Bizirikek. Zubian aurrez aurre topo egiten duten herritarrek errepidera sartu behar izaten dute pasatzeko. Udaletxean kexa erregistratu dute.
Bitartean, Astiñeneko zubi berriaren lanetan ez dago mugimendu askorik. IRUTXULOKO HITZAk otsailean aurreratu bezala, obra berriz ere atzeratu dute eraikuntza enpresen arazo baten ondorioz. Urte bukaerarako edo datorren urte hasierarako bukatuko dituzte lanak.