Urumeako erriberan herri garbiketa egin zuten igandean

urumea garbiketa 76 kg zabor atera zituzten Urumearen ibaiertzetik. Argazkia: EKO Herri Garbiketa.

76 kg zabor atera zituzten EKO Herri Garbiketak izeneko elkarteak bultzatu zuen herri garbiketara gerturatu ziren pertsonek. Loiola auzoko erriberaren ertza garbitu zuten, eta zabor kopuru hori 200 metro eskasetan atera zutela adierazi dute. Gainera, itxuraz “garbi” zegoen lekua zela adierazi du elkarteak. Garbiketa hau Seo Birdlife ornitologia elkarteak eta Ecoembes enpresak ere bultzatu zuten.

HITZAkide HITZAkide