Bera Berak Kopako lehen partida irabazi du Morvedreren aurka
(Argazkia: Bera Bera) Denboraldiko lehen fasea amaitu ostean, atzo ekin zion Kopari Bera Berak. Txapelketa honetako lehen kanporaketako joaneko partida izan zen Morvedreren zelaian, eta 25-30 irabazi zuten donostiarrek. Lehen zatian ireki zuen tarte handia Bera Berak, 11-18 amaituz, eta bigarren zatian intentsitatea jaitsi zuten, baina lehen zatiko abantaila nahikoa izan zuten partida irabazteko.
Itzuliko partida martxoaren 31n jokatuko dute Bidebietan, eta larunbatean ligako partida izango dute Gijonen aurka, 18:00etan.


