Alpargatak urratuta, zapatarik ez
'Ohorezko kontrapasa' eta 'Alpargatak urratuta' piezekin eskertu zioten Donostiako Udalaren txistulariek eta dantzariek Estrada zapata dendari 80 urtez egindako lana; izan ere, denbora horretan dantzarien eta auzotarren oinak jantzi eta gero itxi egin dute denda . Alpargatak urratu arte ez dute etsi, eta auzotarrek beti oroituko dituzte zapata berriak erostera joaten zirenekoak.
Esther Estradari lore eskaintza egin zioten. (Argazkia: Donostiako Udalaren Txistulari Taldea)

