Langileon Babes Kolektiboa sortu dute, "langileriaren babesa bermatu, antolatu eta indartzeko"

langileon babes kolektiboa Intxaurrondo Kultur Etxean aurkeztu zuten LBK. (Argazkia: Langileon Babes Kolektiboa)

Atzo arratsaldean Intxaurrondo Kultur Etxean aurkeztu zuten Langileon Babes Kolektiboa (LBK), “langileon autodefentsarako sortu dugun tresna politikoa”. “Kapitalaren metaketa fasearen agortze bat” bizitzen ari garela adierazi dute, eta kapitala fase berri horretara moldatzen ari dela gehitu dute, “langileria muturreko esplotaziora gidatuz”.

Bestalde, eratu berri den Kontseilu Sozialista Donostiaren estrategiaren barnean kokatu dute haien burua. “Langileen babesa antolatzeko” Iruñeko Langile Babes Sarea eta Seattleko (AEB) esperientzia eredu gisa izan dituztela adierazi dute: “Bi hauek langileriak nozitutako egoera ezberdinak aldatzeko eraginkorrak direla frogatu dute, partaideak batu eta taldean hartzeko gaitasunarekin, antolakuntza, elkartasuna eta klase batasuna indartuz”.

HITZAkide HITZAkide