Bera Berak liga irabazteko hautagaia dela berretsi du

Titulurako fasea irabaziz abiatu du Bera Bera eskubaloi taldeak. Etxean aise menderatu zuen Gijon, eta dagoeneko kopako kanporaketari begira jarri dira. Herenegun, Bidebietan jokatuko dute Morvedreren kontra –bost goleko errenta dute donostiarrek–, eta larunbatean faseko bigarren jardunaldia izango dute Elxen.
Futbolean, Realak oso sendo jarraitzen du, eta Espanyolen zelaian partida bikaina jokatu zuten. Sailkapeneko bosgarren tokian egonkortu dira. Saskibaloian, aldiz, Donostiako bi taldeek burua altxa ezinda jarraitzen dute. Ibaeta Basketek azken egunetan bi neurketak galdu ditu. Lehena, Gernikaren aurka, eta bigarrena Valentzia indartsuaren kontra. Gipuzkoa Basketek, aldiz, zulotik ateratzeko aukera paregabea galdu zuen etxean Obradoiroren aurka galduta. Azkenik, belar hockeyan, Realeko neskek garaipena lortu zuten etxean Egara gaindituta.
ESKUBALOIA
Emakumezkoen ohorezko maila titulurako fasea, 1. jardunaldia
Bera Bera 37 – Gijon 22
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 24. jardunaldia
Espanyol 0 – Reala 4
SASKIBALOIA
ACB liga, 28. jardunaldia
Gipuzkoa Basket 66 – Obradoiro 79
Emakumezkoen liga, 30. jardunaldia
Valentzia 81 – Ibaeta Basket 68
BELAR HOCKEYA
Emakumezkoen ohorezko maila, 19. jardunaldia
Reala 2 – Egara 1