Intzidentzia metatuak goranzko joera mantentzen du
Donostian 26 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten atzo. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako datuek diote hiriko intzidentzia metatuak goranzko joera mantentzen duela asteburuarekin konparatuta.
Une honetan, 197,38koa da hiriko intzidentzia metatua. Dena dela, Jaurlaritzak pasa den astean harturiko neurri murriztaileen baldintzetatik urrun dago oraindik. 400dik gorako intzidentzia metatua duten udalerriei itxiera perimetrala ezarri diete, eta ostalaritzaren ordutegia mugatu.
Hilaren 9tik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoa artean ibili ahal da. Horrela ere, gainerako neurri murriztaileek indarrean jarraitzen dute. Hala nola, gaueko mugikortasuna –22:00etatik 6:00etara– eta ostalaritzaren itxiera 20:00etan –esan bezala, baldin eta intzidentzia metatua 400dik gorakoa ez bada–. Horrekin batera, elkartzeak gehienez lau pertsonakoak izan daitezke.
Bestalde, Aste Santuan debekatua egongo da autonomia erkidegoen arteko mugikortasuna. Martxoaren 10ean hartu zuen erabaki hori Espainiako Estatuko Osasun Ministerioak autonomia erkidegoekin batera, eta etxeratze agindua 23:00etara luzatzea ahalbidetu dute.
Intzidentzia osasun eremuka
Kasu positibo kopuruari erreparatuz, jarraian ikus daitezke atzoko datuak:
· Loiola: 6
· Amara Berri: 5
· Ondarreta: 4
· Egia: 3
· Parte Zaharra: 2
· Altza-Roteta: 2
· Bidebieta: 2
· Intxaurrondo: 1
· Gros: 1
· Aiete: 0
· Amara-Erdialdea: 0
Aldiz, hona hemen osasun eremuetako intzidentzia metatua:
· Aiete: 280,76
· Parte Zaharra: 260,12
· Ondarreta: 213,09
· Intxaurrondo: 192,78
· Egia: 169,08
· Amara Berri: 159,99
· Altza-Roteta: 153,10
· Bidebieta: 152,63
· Loiola: 149,90
· Gros: 141,83
· Amara-Erdialdea: 132,21